Itxi

telebista

Zinea

'Interstellar' filma, gaur gauean, ETB2n

Matthew McConaughey eta Anne Hathaway dira Christopher Nolanek zuzendutako super produkzio honetako protagonistak.

Euskal Telebistako bigarren kateak Oscar sarietarako bost izendapen jaso zituen Interstellar filma eskainiko du gaur gauean. Matthew McConaughey eta Anne Hathaway dira Christopher Nolanek zuzendu zuen super produkzio honen protagonistak.

Lurra planetako bizia bere amaierara iristen ari da, eta gertaera ekiditeko esploratzaile talde batek gizateriaren historiako eginkizunik garrantzitsuenetako bati ekingo dio. Galaxiatik haratago bidaiatuko dute gizadiaren etorkizuna bermatuko duen beste galaxia baten bila.

Interstellar filma gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista