telebista
22:30ean
'Duda razonable' filma, gaurko 'La Noche de...' saioan
EITB
Horrez gainera, Blanca Suarez aktorearen erradiografia egingo dute, eta Hollywooden pelikula ezberdinetan berrerabili diren material batzuen berri emango du, besteak beste.
Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak Duda razonable, suspensez beteriko filma, eskainiko du. Bertan, Samuel L. Jackson eta Dominic Cooper aktoreak aurrez aurre ikusiko ditugu. Fiskal batek kotxearekin pertsona bat harrapatu eta ihes egingo du, eta hura atzeman beharrean, beste gizon bat atxilotuko dute, erailketa egotzita. Felix Linaresek pelikularen filmazioaren eta aktore-zerrendaren datu guztiak emango ditu.
Bestalde, Blanca Suarez aktorea hartuko du saioak hizpide. Lo que escondían sus ojos minisaileko protagonista Alex de la Iglesia zinemagilearen musa bihurtzeko bidean dago; datorren astean, elkarrekin estreinatuko dute zuzendari bilbotarraren azken filma. Aktorea hobeto ezagutzeko asmoarekin, La radiografía de Blanca Suarez atala egingo dute saioan.
Horrez gain, Aquí no se tira nada atalak Hollywoodeko pelikula ezberdinetan berrerabili izan diren material eta jantzi batzuen berri emango du. Besteak beste, Indiana Jonesen filmak aztertuko ditu.
Amaitzeko, zinemren munduan, nazien kontrako lehen erasoak zinemagile alemanek egin zituztela azalduko du La historia según Hollywood atalak.
'La Noche de... Duda razonable' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB2n.
>