telebista
Audientzia
294.000 ikus-entzulek egin zuten bat 'El Conquis'ekin astelehenean
EITB
Realityak, batez beste, % 16,6ko audientzia-zatia eta 335.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du denboraldi honetan.
Asteleheneko "El Conquistador del Caribe" saioak %16,3ko audientzia-zatia eta 294.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen Euskadin eta eragin eremuan. Asteleheneko atala oso bizia izan zen, eta Adriana kanporatu zuten hiruko dueluan. Hala ere, Otto urakana da benetako protagonista, erabakigarria izaten ari baita lehiakideentzat abentura amesgaizto bilakatzeko.
'El Conquistador' saioa ikus-entzuleen astelehenetako aukera gustukoenen artean dago. Orain arte, batez beste, % 16,6ko audientzia-zatia eta 335.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu.
Interneten eta sare sozialetan
Twitterren, #conquis12 etiketa joera izan zen Estatu mailan, eta saioa hasi eta ordu erdira lortu zuen TT zerrendan sartzea, Estatuko gai aipatuenen arteko bosgarren tokia lortuz. "El Conquis" kontu ofizialak, gainera, 80.000 inpresio lortu zituen.
Facebooken bidez, 30.000 lagunek baino gehiagok egin zuten bat 'Conquis'eko edukiekin. Horrez gain, milaka erabiltzailek kontsultatu zituzten saioaren edukiak realityaren webgune berezian eta eitb.eus-en.