telebista
Gaur, 22:00etan
Miguelek ezingo du bere askatasuna erosi 'La Esclava Blanca'n
EITB
Jaime Lopezen kontrako epaiketa irabazi ostean, Nicolas Parreñok ez dio Migueli bere askatasuna lortzen utziko.
-
Argazkia: EiTB
ETB2k 'La Esclava Blanca' telesailaren bi atal berri eskainiko ditu gaur. Maitasuna eta esklabutza hizpide dituen istorio hunkigarria da, eta XIX. mende hasierako Kolonbiako Karibe aldeko kolonietan dago girotuta.
Jaime Lopezen kontrako epaiketa irabaztea lorpen handia izango da Santa Martako esklaboentzat, eta euren askatasuna lortzeko gidari bihurtuko dute Miguel. Bitartean, Arturo Lopezek, Jaimeren aitak, hiriko azienden jabeei laguntza eskatuko die bere semearentzat.
Miguel, bere aldetik, El Eden-era itzuliko da. Etxeko gainerako esklaboek asko eskertuko diote borroka, eta diru-bilketa egingo dute Miguelek bere askatasuna ordaindu dezan. Baina Nicolas Parreñok ez dagoela salgai adieraziko du, eta ez du dirurik onartuko. Ondorioz, liskar handia izango dute Parreñok eta Miguelek.
'La Esclava Blanca' gaur izango da ikusgai, 22:00etatik aurrera, ETB2n.