telebista
22:30ean
Iñigo eta David Seco izango dira gaur protagonistak 'El Conquis' saioan
EITB
Aurretik ikusi ez diren irudiak eta hurrengo ataleko aurrerapena eskainiko ditu asteazkeneko saioak.
David Seco izango da protagonista nagusia gaur gaueko 'El Conquis' saioan. Abentura utzi duen azken kapitaina da, eta realityan jarraitzen duten hamabost lehiakideetako zazpi horren taldekoak dira. Hala ere, Daviden taldean ez da polemikarik falta izan. Rebecak, besteak beste, kapitainaren kontrako adierazpenak egin zituen lehiaketa utzi zuenean, kapitainak neskak baztertzen zituela esanez.
Saio gogorrari egin beharko dio aurre David Secok asteazkenean. Batetik, bere areriorik handienak izango ditu platoan: Rebeca, Marcelo Ferreira eta Manu Maritxalar. Bestetik, datorren asteko atalaren aurrerapen gisa eskainiko diren irudietan, Mikel Mayayok, Iñakiren aitak, talde berdean egon den giro txarraren erruduna David Seco izan zela adieraziko du. Halaber, Saioak, kapitainarekin oso harreman ona zuen lehiakideak, kanpamentu berrian, La Kaixerrekin arazo larriak izango dituela aurreratuko dute.
Asteazkeneko saioan, gainera, Iñigo, abenturako azken kanporatua, izango dute gonbidatu. Getxotarrak apustu gogorra egin zuen duelurako Izeta aukeratu zuenean, eta etxera joan behar izan zuen unerik txarrenean.
Bestalde, abenturan geratzen diren 15 lehiakideen aukerak aztertuko dituzte Iñigok eta David Secok. Kanpamentu berriaren nondik norakoak azaldu, eta hurrengo atalean lehiakideek gainditu beharko duten bakarkako immunitate jokoaren berri emango dute. Gotzon Mantulizek eta Isa Landak osatuko dute asteazkeneko saioko gonbidatu taldea.
'El Conquis' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.
s-en.