Itxi

telebista

Irabazi Ternua produktuak!

Bozka ezazu 'El Conquistador del Caribe'ko lehiakide gogokoenaren alde!

I.A. | EITB.EUS

Zure lehiakide gogokoena aukeratu, eta botoa eman! Prozesua, baina, bukatu egin behar duzue, e-mail bidez konfirmatuta, botoa markagailura igo ahal izateko.

"El Conquistador del Caribe" saioaren jarraitzaileek lehiakide gogokoenaren alde bozkatzeko aukera dute. Gogoratu oso garrantzitsua dela botoa emateko prozesua bukatzea norberak emandako helbide elektronikora bidalitako mezuan jasotako jarraibideak beteta.

Lehiakide gogokoena telerrealitate saioaren webgunean hautatu behar da, eitb.eus atarian, FAVORITO atalean. Bozkatzeko modua oso erraza da. Hautagaietako bat aukeratu, horren argazkiaren azpian dagoen VOTAR botoiaren gainean klik egin eta formularioa bete. Ondoren, mezu elektronikoa jasoko duzu formularioan zehaztu duzun helbide elektronikoan, eta botoa konfirmatu behar duzu bertan, botoa markagailura igo eta sarien zozketan parte hartu ahal izateko.

Asteazkenero, Patxi Alonsok botazioaren berri emango du 'El Conquis' eztabaida-saioan. Boto gutxien dituzten lehiakideak hautaketa honetatik kanpo geratuko dira. Ikusleen lehiakide gogokoenaren gala berezian ezagutuko dugu azken emaitza. Lehiakide gogokoenak 3.000 euroko saria eta bidaia bat eskuratuko ditu.

Ternua sariak, boto-emaileentzat

Lehiakide gogokoenak ez ezik, botoa eman dutenek ere jasoko dituzte sariak. Ternua motxila bat zozkatu dugu astero lehiakide gogokoena hautatu dutenen artean, eta Ternua ASCENT pro 33 motxila bat zozkatuko dugu azkenean horien artean.