Itxi

X-lanochede-X

Zinema ETB2n

'El gran asalto al tren' filmaren bigarren zatia, gaurko 'LND'n

EITB

Saioak Daniel Day-Lewis aktorea izango du protagonista, eta gainera, Hollywoodeko izarrek dituzten luxuzko kotxeak erakutsiko ditu.

'La Noche de...' saioak El gran asalto al tren filmaren amaierako partea eskainiko du gaur gauean. BBCk ekoiztuta, bi zatitan banatutako filma da Glasgoweko trenean izandako lapurreta mitikoaren inguruan. Lehenengo zatian, lapurren ikuspuntua azaltzen du pelikulak, eta bigarrenean, polizien ikuspuntutik emango da ezagutzera istorioaren amaiera. Felix Linaresek filmazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu.

Saioak, gainera, Daniel Day-Lewis aktorea izango du protagonista. Aktore ospetsuak 60 urte beteko ditu aste honetan, eta bere ibilbidean zehar hainbat notizia eta eskandaluren protagonista izan da. 'LND'k Los titulares de Daniel Day-Lewis atalean gogoratuko ditu.

Horrez gain, Los vascos conquistan Hollywood atalak euskaldunek animazio zinean izan dituzten agerraldien bi adibide dibertigarri eskainiko ditu.

Amaitzeko, Fast & Furios filmaren zortzigarren edizioa zinema aretoetan ikusgai dagoen bitartean, bizitza errealean Hollywoodeko izarrek dituzten kotxeak erakutsiko ditu La gran vida atalak.

'La Noche de... El gran asalto al tren' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, eitb.eus-en eta ETB2n.

rong>