telebista
22:05ean
'Furia ciega' filma eskainiko du gaur 'El Superhit' saioak
Miltonek (Nicolas Cage) helburu bakarra dauka: bere alabaren hiltzaileak eta bilobaren bahitzaileak harrapatzea.
-
Argazkia: filmaffinity.com
ETB2k Furia ciega filma eskainiko du gaur 'El Superhit' saioaren baitan. Patrick Lussier da thriller honen zuzendaria, eta Nicolas Cage, Amber Heard eta William Fichtner, protagonistak.
Miltonek (Nicolas Cage) bere alabaren hiltzaileak harrapatzea du helburu. Eraileek, gainera, haren iloba bahitu dute eta hiru eguneko epea izango du hura aurkitzeko. Mendekua hartzeko ahalegin horretan, Piper izeneko zerbitzari sexya izango du lagun Miltonek, eta, aldi berean, deabru beraren eskuineko eskuak orpoz orpo segituko dio.
Furia ciega gaur gauean izango da ikusgai, 22:05etik aurrera, 'El Superhit' saioaren baitan, ETB2n.