Itxi

telebista

ETB-n eta eitb.eus-en

Pedara-Messina, Giroaren 5. etapa, gaur, zuzenean, ETBn eta eitb.eus-en

A.E. | EiTB

ETB1en, ETB4n eta eitb.eus-en, gaur, 13:05ean.

Pedara eta Messinaren arteko Giroaren 5. etapa eskainiko da gaur, zuzenean, ETB1en, ETB4n eta eitb.eus-en, 13:05ean hasita. 157 kilometroko jardunaldi laburrak ibilbide gorabeheratsua izango du hasieran, eta aproposa izango da ihesaldietarako.

ETB1en eta eitb.eus-en 13:00etan hasiko da zuzeneko emanaldia. 14:00etan etenaldia izango du (bitartean ETB4n ikusi ahal izango da) eta 15:00etan berriro izango da ikusgai amaierara arte.

Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Alfontso Arroiok egingo dute etaparen kontakizuna.