Itxi

telebista

Telesaila

Lorenzak lehen zuen bizitza oroitzea nahi du Victoriak 'La Esclava Blanca'n

A.E. | EiTB

Gaur gauean, 22:15ean hasita emango dira ETB2n telesail honetako 24. eta 25. atalak.

'La Esclava Blanca' telesailean, Victoriak Lorenzaren inguruan dituen susmoak azalduko dizkio gaur Migueli.

Halaber, Victoriak El Eden etxaldean bizi duen egoera gero eta nahasiagoa da, Adelak eskopeta eskuan duela hartu baitu gaua kanpoan pasatu ondoren. Nicolasek, berriz, abadearekin duen harremanaz galdetuko dio. Bien bitartean, Bracamonteko benetako markesak bidaian jarraitzen du, eta Jamaikara iristen ari da.

Bestalde, hurrengo atalean, Victoria Lorenzak iraganean zuen bizitza oroi dezan ahaleginduko da. Abdulekin duen gezurrezko harremanaz jabetzen denean, hori atxilotzea lortuko du iruzurgilea izatea egotzita.

'La Esclava Blanca' ostiraletan izaten da ikusgai, 22:15ean, ETB2n.