Itxi

telebista

22:15ean

'S.W.A.T: Los hombres de Harrelson' filma, gaur gauean, ETB2n

Clark Johnsonek zuzendutako filma da eta 70. hamarkadako 'Los hombres de Harrelson' telebistako seriean oinarrituta dago.

0:22

ETB2k S.W.A.T: Los hombres de Harrelson filma eskainiko du gaur, 22:15etik aurrera, 'El Superhit' saioaren baitan. 70.hamarkadako Los hombres de Harrelson telebistako seriean oinarritutako filma da.

Jim Street Los Angeleseko polizia-agente bat da eta S.W.A.T-eko uniformea janzteko edozein aukeraren bila dabil. Hondo S.W.A.T taldeko nagusia da eta bost polizia batzeko eskatu diote bere talderako. Orduan iritsiko da Jimen aukera.

Asteak eta asteak entrenamendu gogorretan ibili ondoren, akzioan sartzeko ordua iritsi zaie; S.W.A.T ekipoak drogako mafiaburu bat babestu beharko du baina, taldea mertzenario talde batek jarraituko du aldi berean.

S.W.A.T: Los hombres de Harrelson filma eskainiko du gaur ETB2k, 22:15etik aurrera.