Itxi

telebista

22:00etan

'Las 13 rosas' filma, gaur gauean, 22:00etik aurrera, ETB2n

Filmak, Erregimenaren aurkako matxinada batengatik hiltzera kondenatuak izan ziren gazte talde baten istorioa kontatzen du.

ETB2k Las 13 rosas filma eskainiko du, gaur gauean. Emilio Martínez-Lázarok zuzendutako filma da eta protagonistak Pilar López de Ayala, Verónica Sánchez eta Marta Etura dira.

Espainiako Guda Zibila amaitu ostean, Tribunal Militar batek gazte talde bat hiltzera kondenatzen du, ustezko delitu batengatik. Guda amaitu eta hilabete batera izan ziren atxilotuak eta galdeketa gogorrak jasan ostean, Madrilgo Ventaseko kartzelan espetxeratuak izan ziren. Urte batzuk soilik igaroko zituztela uste zuten, baina, Erregimenaren aurkako delitua egitea leporatu zieten, baita Frankoren aurkako erasoa prestatzea eta JSU taldea berregituratzea ere.

Las 13 rosas filma gaur gauean izango da ikusgai, 22:00etik aurrera, ETB2n.