telebista
22:10ean
'Tierra de luz' telesailaren lehenego atala, gaur, ETB2n
1931. urteko udako gau batean amodiozko istorioa hasiko dute Aline eta Arnaud gazteek. Etorkizuna, hala ere, ez da goxoa izango Alinerentzat.
Tierra de luz telesail frantziarraren lehenego atala eskainiko du gaur, irailak 3, ETB2k. Jacqueline Caüet eta Sarah Romanok sortutako eta Stephane Kurcek zuzendutako telesail hau lau atalez osatuta dago.
1931. urteko udako gau batean, Aline Boissieres emakume gazteak Arnaud Villiers ezagutuko du, bere nebaren erregimentuko kidea. Maitasuna segituan sortuko da, eta luzarorako iraungo duela pentsatuko dute. Baina, etorkizuna ez da goxoa izango Alinerentzat.
Ezagutu diren gauean, gazte bat hilko dute. Hilabete batzuk geroago, Arnaud Marokon hilko da. Eta bi urte beranduago, Paul bere senarra hilda aurkituko dute. Guzti horrek, heriotzen inguruko zurrumurruak sortuko ditu.
Ez galdu Tierra de luz telesailaren aurreneko atala, gaur, ETB2n , 22:10etik aurrera.