Itxi

telebista

Gaurkotasun gaiak

Lluis Corominas, Junts pel Sí taldeko presidentea, gaur, 'En Jake' saioan

EITB

Xabier Lapitzek, gainera, Guillermo Nagore, Leire Pinedo, Jorge Hinojal eta Pedro Gorospe izango ditu solaskide.

Gaur eguerdian, Xabier Lapitzek Lluis Corominas Junts pel Sí (JxS) taldearen presidentea elkarrizketatuko du ETB2ko 'En Jake' saioan, 12:00etatik aurrera.

Horrez gain, Guillermo Nagore, Leire Pinedo, Jorge Hinojal eta Pedro Gorospe kolaboratzaileak solasaldirako mahaiaren inguruan bilduko dira egun-eguneko gaiak aztertzeko.

Besteak beste, Gipuzkoako PP alderdiak salatu duen erroldatze faltsuen kasua, Nafarroako Parlamentuak Miguel Angel Blancoren hilketa gaitzetsi izana eta Gürtel kasua hartuko dituzte hizpide.

'En Jake' ETB2n eta eitb.eus-en izango da ikusgai zuzenean.

usgai zuzenean.