telebista
Musika
'Mexikotik Kantari', 21:50ean, 'Oholtzan' saioan
A.E. | EiTB
Beran uda honetan Mariachi Imperial Elegancia Mexicanak eskainitako musika eta dantza ikuskizuna izango da ikusgai 21:50ean hasita.
Uda honetan Mariachi Imperial Elegancia Mexicana taldeak Beran emandako musika eta dantza ikuskizuna eskainiko da 'Oholtzan' saioan ETB1en, gaur.
Mariachi Imperialekin batera, Mi Lindo Guanajuato eta Dantzaki Jose Mari Orbegozo Dantza Eskolako dantzariek hartu zuten parte.
Mariachi Imperial Elegancia Mexicana taldea Mexikoko Guanajuatotik dator, eta Tomas Pitayo du zuzendari duela 16 urtetik. Rocio Durcal rantxera kantari ospetsuarekin lan egindakoa da Pitayo.
Hamabi dira taldeko kideak, bederatzi musikari tartean, eta abesti estilo bakoitzerako zazpi ahots berezi dituzte. Bihuela, gitarra handia, gitarra, tronpeta eta biolina joko dituzte musikariek. Bi emakume kantarik eta dantzari bikote batek osatzen dute Mexikoko ordezkaritza. Mexikoko hainbat lurraldetako folklore gai eta jantzi koloretsuekin osatuko dute ikuskizuna. Tamaulipas, Colima, Nuevo Leon eta Jaliscoko folklorea erakutsiko dute taula gainean.
'Oholtzan' 21:50ean izango da ikusgai, ETB1en.