Itxi

telebista

22:30ean

'La Noche De… Foxfire: confesiones de una banda de chicas', gaur gauean

A.E. | EiTB

Alicia Vikander, ¿Quién es esa chica? sailean; politikoki zuzenak ez diren marrazki bizidunak; eta platoan elkar ikusi ezin duten aktoreen kontuak, aste honetako saioan.

Gaur gauean, 'La Noche de' saioak 'Foxfire: confesiones de una banda de chicas' Frances Cantet zuzendari frantsesaren pelikula estreinatuko du telebistan. Felix Linaresek aurkezten duen saioak, halaber, Puro fuego eleberri ospetsuan oinarritutako filmaren inguruko erreportajea eskainiko du.

Halaber, ¿Quién es esa chica? sailean, Alicia Vikander Submergence laneko protagonistari buruz arituko dira. Film horrek inauguratuko du aurten Donostia Zinemaldiaren sail ofiziala.

Bestalde, Políticamente Correcto atalean, Ameriketako Estatu Batuetan zentsura pairatu duten marrazki bizidunak izango dituzte hizpide, eta platoan elkar ikusi ezin duten aktoreen kontuak ekarriko dituzte También son humanos atalean. Grina handiarekin hasi baina oso gaizki bukatu duten aktoreen harremanak azalduko dituzte.

Ez galdu 'La Noche De... Foxfire: confesiones de una banda de chicas', gaur, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

.