Itxi

telebista

Gaur, 22:30ean

Carles Campuzanori eta J.M. Garcia Margallori elkarrizketa, '7 Días' saioan

A.E. | EiTB

Kataluniako azken ordukoa aztertzeaz gainera, etxe okupatuen inguruko erreportajea eskainiko du.

Gaur gauean, ETB2ko '7 Días' saioan Estibaliz Ruiz de Azuak Carles Campuzano (PDeCATeko bozeramailea Diputatuen Kongresuan) eta Jose Manuel Garcia-Margallo (Atzerri ministro ohia) elkarrizketatuko ditu, urriaren 1eko erreferendumaren harian.

Halaber, aktualitatea aztertzeko mahaiaren inguruan, Itziar Gorospe, Martin Garitano, Isabel Camacho, Eva Domaika eta Esther Esteban bilduko dira.

Bestalde, aste honetako saioak etxe okupatuen gaineko erreportajea eskainiko du, eta, gaia osatzeko, Amaia Perez Podemoseko abokatua eta okupazioaren aldekoa eta Jose Luis Polo Gipuzkoako Higiezien Jabetzako Agenteen Elkargoko presidentea aurrez aurre jarriko ditu.

'7 Días' ostiraletan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

us-en.