Itxi

telebista

22:30ean

'El caso Heineken' filmaren estreinaldia, gaur gauean, 'La Noche de...'n

EiTB

Saioak, gainera, Julia Roberts hartuko du protagonista eta Richard Harris aktorearen ibilbidea gogoratuko du.

Gaurko 'La Noche de…' saioak El caso Heineken filma estreinatuko du telebistan. Alfred Heineken garagardoaren industriako enpresari aberatsaren bahiketa hartzen du hizpide pelikulak. Anthony Hopkins aktoreak egiten du Heineken jaunaren papera, eta Sam Worthington eta Jim Sturgess aktore ezagunak dira bahitzaileak. Felix Linaresek aktore zerrenda eta pelikularen grabazioaren datu guztiak emango ditu filma ikusi aurretik.

Saioak, gainera, Julia Roberts aktorearen ibilbide profesionala errepasatuko du haren 50. urtebetetze egunean, eta, gainera, Richard Harris aktorea gogoratuko du horren heriotzaren 15. urteurrenaren harira. Gainera, pelikuletako eszenak izoztu behar diren momentu horiek gogoratuko ditu, zinemagilearen keinu, broma edo sorpresaren bat gordetzen duten eszenak, hain zuzen ere.

'La Noche de... El caso Heineken' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, eitb.eus-en eta ETB2n.

>