Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Futbola eta saskibaloia, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A. | EiTB

Bigarren B Mailako Bilbao Athletic-Vitoria eta Eurocup txapelketako Lokomotiv Kuban Krasnodar-Retabet Bilbao Basket partidak izango dira ikusgai.

Gar, zuzeneko bi kirol emanaldi izango ditugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en: Bigarren B Mailako Bilbao Athletic-Vitoria partida, 16:00etan, eta Eurocup txapelketako Lokomotiv Kuban Krasnodar-Retabet Bilbao Basket norgehiagoka, 18:00etan. Futbol emankizunaren kontakizuna Naxari Altunak, Juanan Larrañagak eta Xabier Ormazabalek egingo dute; saskibaloikoa, berriz, Xabier de la Fuentek eta Josean Aldalurrek.

Herri kirolek eta zesta-puntak osatuko dute azaroaren 1eko kirol eskaintza. 12:15ean, aizkolarien bigarren mailako Euskal Herriko Txapelketako finalaren berri emango digute Ibon Gaztañazpik eta Joxe Etxebestek. 12:45ean, Gernikako Urriko Masterreko finala izango dugu ikusgai: Egiguren-Enbil eta A. Erkiaga-Lekerika bikoteen artekoa. Iñigo Aiestaran eta Felix Espilla izango dira esatariak.