telebista
22:00etan
Irungo Udal Musika Banda eta mariatxiak, gaur gauean, 'Oholtzan' saioan
A.E. | EiTB
Irailean Donostian emandako kontzertua izango da ikusgai asteburuko saioan.
'Oholtzan' saioan, Irungo Udal Musika Bandak Donostiako Katalunia plazan Mariam Escrich, Felipe Garpe eta bere mariatxiekin emandako kontzertua izango da ikusgai gaur -larunbata-. Guztien zuzendari, berriz, Garikoitz Gonzalez aritu zen. Mexikoko doinu ezagunak izango dira entzungai: 'El jinete', 'Guadalajara', 'Maria bonita', 'Se me olvidó otra vez', 'Me gustas mucho', 'Allá en el rancho grande' eta 'El Rey', besteak beste.
'Oholtzan' 22:00etan izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.