telebista
22:30ean
'Stalingrado' filmaren estreinaldia, gaurko 'LND'n
EiTB
Saioak, gainera, Catherine Zeta-Jones aktorearen ibilbidea errepasatuko du eta Rolls-Royce kotxeei buruzko erreportajea eskainiko du.
Gaur gauean, 'La Noche de…' saioak Stalingrado pelikularen estreinaldia eskainiko du, munduko historiako batailarik odoltsuenaren 75. urteurrenean. Stalingradeko batailak milioi bat eta erdi hildako utzi zituen, nazien lehen porrot handia izan zen eta Bigarren Mundu Gerraren norabidea aliatuen alde jarri zuen. Felix Linaresek filma grabatzeko lanen eta aktoreen inguruko xehetasunak emango dizkigu emanaldiaren aurretik.
Horrez gainera, Catherine Zeta-Jones aktorearen ibilbidea errepasatuko du, egin dituen ebakuntza estetikoei erreparatuz batik bat, eta Rolls-Royce etxeko kotxeei buruzko erreportajea emango du, Holywoodeko film eta aktoreen artean oso zabaldua dagoen modeloa baita.
Amaitzeko, Los archivos de La Noche de… sailaren atal berri bat izango dugu ikusgai. Star Wars filmeko aktoreetako batek auto istripu baten ostean aurpegia itxuragabetu duen ala ez argituko dute.
'La Noche de… Stalingrado' gaur gauean izango da ikusgai, 22:30ean hasita, eitb.eus-en eta ETB2n.
ETB2n.