Itxi

telebista

10:00etatik 19:30era

'Atrápame si Puedes' saiorako castinga, gaur, Bilbon

I. A. | EITB.EUS

Galde-erantzunen lehiaketarako lehiakideak hautatzeko probak EiTBren Bilboko egoitzan egingo dira 10:00etatik 19:30era.

Gaur, "Atrápame si Puedes" saioan parte hartzeko probak egingo dituzte Bilbon, EiTBren egoitzan (Basurtuko kaputxinoak, 2), 10:00etatik 19:30era.

Euren jakintza eta erreflexuak erakutsi nahi dituzten lehiakide onenen bila dabiltza saioaren arduradunak. Hortaz, bertan parte hartu nahi izanez gero, bidali zure datuak eta telefono-zenbakia atrapamesipuedes@eitb.eus helbidera, eta programako kideak zurekin harremanetan jarriko dira, hitzordua zehazteko.

Patxi Alonsok aurkezten duen saioa astelehenetik igandera izaten da ikusgai, 14:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en. Lehiakideek primeran pasatzen dute haren galderei erantzunez, eta etxera diru mordoxka bat eramateko aukera izaten dute, egunero jokoan jartzen den diru-zakua irabaz dezaketelako.

Esan bezala, "Atrápame si Puedes" saiorako lehiakideak aukeratzeko castinga EiTBren Bilboko egoitzan egingo da, eta bertan parte hartzeko bi baldintza daude: 18 urte beteta izatea eta aldez aurretik hitzordua jarrita izatea.

Azkenik, hautagaiek nortasun agiria edo pasaportea eraman beharko dute hitzordura.

*Lege-oharra: Jasotako datu pertsonalak kudeatzeko arduraduna HOSTOIL PRODUKZIOAK ekoiztetxea da (IFK: 95415634-B. Egoitza: Basurtuko kaputxinoak 2, 48013 Bilbo. Telefonoa: 946563000). Datuak babesteko araudiak zehaztu bezala, datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubidea erabiltzeko, enpresa horretara jo behar da. Horretarako, eskariarekin batera, NAN agiriaren kopia bat bidali behar da helbide honetara: info@hostoil.com.