Itxi

telebista

22:30ean

Ben Afflecken 'The Town' filma, gaur gauean, ETB2n

EITB.EUS

EITB

Affleckek zuzendu duen bigarren pelikula da, eta Charlestownen, AEBn banku-lapur gehien dituen Bostongo auzoan, girotuta dago.

  • Iturria: FilmAffinity

Gaur gauean, The Town filma eskainiko du ETB2k, Ben Affleck zuzendari eta protagonista duen lana. Gainera, Jeremy Renner, Jon Hamm eta Rebecca Hall aktoreen lana ere nabarmentzeko modukoa da bertan.

Chuck Hogan idazlearen Prince of Thieves eleberrian oinarritutako thriller honek Doug MacRay (Ben Affleck) du protagonista nagusi. Eskarmentu handia du Dougek bankuetan lapurretak egiten, baina erronka handia du aurretik: hurrengo kolpea planifikatzen duen bitartean, Clairerenganako sentimenduak kontrolatu beharko ditu. Hark zuzentzen zuen bankuan lapurreta egitera sartu zenean ezagutu zuen Claire. Gainera, atzetik segika duen FBIko agente bati ihes egiten saiatuko da.

Ez galdu akzio, polizia eta lapurrez jositako film hau, gaur, 22:30ean, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista