Itxi

telebista

Ekitaldi berezia

'El Conquistador del Caribe'ren zirrarak Bilboko Areatza busti du

EITB

Igande honetan 'El Conquistador' saioaren sare erraldoian gora egin dute Bilbora gerturatu direnek eta abenturaren argazkia eraman ahal izan dute.

1:26

'El Conquistador del Caribe' saioa Bilboko Areatzan izan da abenturazale amorratuei erronka zirraragarria proposatzeko asmoz. Bertaratu direnek telebistako reality gogorreneko proba batean parte hartzeko aukera izan dute. Arenal 4 eraikinaren fatxadan jarritako lonaren gainean 16 metroko altuera duen sare erraldoia lotu dute, eta parte hartzaileek indar biziz goraino egin dute.

Julian Iantzi eta Jon Gomez aurkezleak bertan izan dira, 'El Conquistador' gisako erronka honetan esku hartzen animatzen. Sare erraldoian gora egitera ausartu diren lagun guztiei, euren abenturaren argazkia egin zaie.

'El Conquistador del Caribe' realitya astelehenean, urtarrilaren 15ean, estreinatuko da, 22:30ean ETB2n.