telebista
Kirolak zuzenean
Atletismoa, eskubaloia eta pilota, gaur, zuzenean, EiTBn
EiTB
Italicako Nazioarteko Krosa, Emakumeen Ligako Hotel Gran Bilbao/Godoy Meceira Porriño eta Binakako Txapelketako Urrutikoetxea-Untoria / Irribarria-Merino II.
Zuzeneko hiru kirol emanaldi izango ditugu gaur ETB1en eta eitb.eus-en.
Hasteko, eskubaloia, Emakumeen Ligako Hotel Gran Bilbao/Godoy Meceira Porriño partida. 'Oreka' saioaren barruan izango dugu ikusgai, 11:45etik aurrera, Jon Ander Gorosperen eta Matxalen Ziarsoloren kontakizunarekin.
13:20ean Italicako Krosarekin bat egingo dute. Emakumeen proba ETB1en emango da eta gizonezkoena ETB4n. Juanan Legorburu eta Xabier Leibar izango dira esatariak.
17:00etan, ohi denez, 'ETB Kantxa' saioa hasiko da, oraingo honetan Legutiotik. Promozio Txapelketako Ugalde-Erostarbe / Peña II-Erasun partidarekin hasiko da jaialdia. Ondoren, Binakako Txapelketako Urrutikoetxea-Untoria / Irribarria-Merino II jokatuko da. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango dira emanaldiaren arduradunak.
Bestalde, birritan zabalduko dute herri kirolen tartea: 11:00etan, 100 kiloko zilindro zaharrarekin Mikel Lopetegi Urraren marka saiakera eskaintzeko, eta 16:00etan, aizkolarien Eusko Label sariko Mugertza II-Otaegi / Zaldua-Irazu lehia emateko. Ibon Gaztañazpik egingo du kontakizuna.