Itxi

telebista

22:30ean

'Mayo de 1940' pelikularen estreinaldia, gaur gauean, 'La Noche de...'n

EITB

Felix Linaresek filmazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu.

  • Filmaren promozioko irudi bat

    Filmaren promozioko irudi bat

Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak Mayo de 1940 bigarren mundu gerraren garaian girotutako pelikula estreinatuko du telebistan. Nazien inbasiotik ihes, Frantziako iparraldeko herri bateko biztanleek euren etxeetatik alde egingo dute eta beraiekin batera haur alemaniar bat eramango dute, bere aita Arrasen atxilotu dutelako. Baina inbasioaren osteko kaosari esker, honek kartzelatik ihes egitea lortuko du eta semearen bila abiatuko da, Ingalaterrara itzuli nahi duen soldadu eskoziar baten laguntzarekin.

Christian Carion zinemagile frantsesak zuzendutako pelikula da, eta August Diehl, Olivier Gourmet, Mathilde Seigner eta Alice Isaaz aktoreak ditu protagonista. Felix Linaresek filmazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.

Orobat, aste honetan Oscarren kiniela jarriko du abian 'LND'k, eta Momentos para congelar atalean, Jessica Albaren zine ibilbidean biluzik agertu den une bakarra ikusiko dugu. Bestalde, Pentagonoak gordetzen dituen sekretu eta misterioak ere ezagutuko ditugu, tartean, Pentagonoak Nafarroako eraikin jakin batekin duen lotura.

'La Noche de... Mayo de 1940' gaur izango da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.