telebista
Ostiralean
Bilboko segurtasuna eztabaidagai, gaur gauean, '7 Días' saioan
A.E.|EiTB
Besteak beste, Javier Urra Adin Txikikoen Defendatzaile ohia izango dute saioan.
Otxarkoagan jazotako hilketak segurtasunaren inguruko eztabaida piztu du Bilbon berriro eta, hain zuzen ere, horixe izango da '7 Días' saioan gaur hizpide izango duten gaia. Gazteek darabilten indarkeria aldatu egin al da? Jauzi kualitatiborik egon ahal da? Zerk egin du huts? Horiek izango dira, besteak beste, gonbidatuek erantzungo dituzten galderak. Besteak beste, Javier Urra Adin txikikoen Defendatzaile ohia eta 'Hermano Mayor' saioko Jero Garcia izango dituzte platoan. Halaber, gizarte hezitzaileen lanaren berri emango dute eta adin txikikoen zentroetan egon ondoren bizitza berregitea lortu duten bi gazteren testigantza eskainiko dute.
'7 Días' ostiraletan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.
us-en.