Itxi

telebista

Albistegia

Eguerdiko 'Gaur Egun' albistegiaren atzerapena

EiTB

Arazo tekniko larriak zirela medio, albistegia atzeratu egin da eta akatsak izan ditu. EiTBk barkamena eskatu nahi die ikus-entzuleei sortutako eragozpenengatik.

Komunikazio-sareetan gertaturiko arazo tekniko larriak zirela medio, ostegun honetan (urtarrilak 25), ETB1eko eguerdiko emisioan hainbat akats izan dira, eta 'Gaur Egun' albistegia 25 minutu berandu hasi da. Hartara, EiTBk, lerro hauen bidez, barkamena eskatu nahi die ikus-entzuleei sortutako eragozpenengatik.