Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Vitoria-Real Union partida eta Iruñeko pilota jaialdia, gaur, zuzenean, EiTBn

A.A.| EiTB

Ugalde- Erostarbe / Bakaikoa-Etchegoin eta Ezkurdia-Zabaleta / Irribarria-Merino II txapelketako partidak jokatuko dira.

Futbolak eta pilotak osatuko dute larunbat honetako kirol eskaintza ETB1en eta eitb.eus-en.

Ohi denez, 16:00etan hasiko dira, Bigarren Mailako Vitoria-Real Union norgehiagokarekin. Naxari Altuna, Juanan Larrañaga eta Xabier Ormazabal zuzenean arituko dira Gasteiztik.

18:00etan izango dugu bigarren hitzordua. Iruñeko Labrit pilotalekutik emango da 'ETB Kantxa' saioa eta bi partida jokatuko dira: Promozio Txapelketako Ugalde- Erostarbe / Bakaikoa-Etchegoin eta Binakako Txapelketako Ezkurdia-Zabaleta / Irribarria-Merino II. Josetxo Lizartzak, Jokin Errastik eta Xabier Anduezak egingo dute kontakizuna.

Bestalde, Laudioko Torneoko finalak izango ditugu ikusgai 12:00etan ETB4n eta eitb.eus-en. Iñigo Aiestaran eta Enrike Agirrebeitia izango dira esatariak.

dira esatariak.