telebista
22:30ean
'Chaika' filma, gaur gauean, ETB1en
Muturreko egoera larrian, maitasun istorio samurra bizi duten pertsonaiek paisaia ikusgarrietatik egingo duten road movie hunkigarria da.
Gaur gauean, Miguel Ángel Jiménez zinemagileak zuzendutako Chaika (2012) filma eskainiko du ETB1ek 22:30ean hasita. Salome Demuria, Gio Gabunia eta Aytuar Issayev dira Georgia eta Kazakhstan sobietar errepublika ohietan grabatutako pelikula honen aktore nagusiak.
Bizitza hobearen bila, bere jaioterria utziko du Ahysak (Salome Demuria). Ez du zorte onik izango, eta merkantzia-ontzi batean prostituta lanetan ibiliko da. Ontzia utzi nahi duen Asylbek (Gio Gabunia) zoritxarreko marinela ezagutuko du Ahysak. Elkar ezagutu eta beraien etxeetara itzultzea erabakiko dute, egoera horretatik ihesi. Tursyn (Aytuar Issayev), nagusi egin den Ahysaren semea, ere etxerako bidean jarriko da. Baikonurreko estepa hotzetara jo du Ahysak; Siberiako tundra izoztura Asylbekek; hiltzear dagoen bere aititaren etxera, berriz, Tursyn.
Ez galdu Chaika (2012) filma, gaur, ETB1en, 22:30ean.

