Itxi

telebista

22:00etan

'Con la Calle a Cuestas' Bilboko aireportuan murgilduko da gaur gauean

EITB

Aireportuaren barne funtzionamendua ezagutuko dute eta Bilbao- Bartzelona hegaldia egingo dute pilotu eta hegazkinetako laguntzaileekin batera.

'Con la Calle a Cuestas' saioa Bilboko aireportuan barrena murgilduko da gaur, Euskal Herriko azpiegitura garrantzitsu honek nola funtzionatzen duen ikusteko. Estatuko aireportuen artean, gutxi dira Loiukoa bezain errentagarriak. 2017an errekorra gainditu du, bost milioi bidaiarirekin.

Lehendabizi pistara irtengo dira, eta bertako langileekin batera pisten egoera ikuskatuko dute, hegazkinek aireratzean edo lurreratzean arazorik izan ez dezaten. Gainera, hegazkinei egiten zaizkien azterketa tekniko eta mantentze-lanen lekuko izango dira.

Maletak fakturatu ostean jarraitzen den prozesua ere erakutsiko dute. Hainbat pertsonek gogor lan egiten dute maletak sailkatu eta hegazkin egokian kargatzeko.

Bestalde, Bilbo-Bartzelona hegaldia hartuko dute. Ekaitz baten aurrean pilotuek norabidea nola aldatzen duten ikusiko dute, besteak beste. Berebat, hegazkineko laguntzaileek ibilbidean zehar izan dituzten istorio eta gertakari bitxiak kontatuko dizkiete.

'Con la Calle a Cuestas' saioak 24 ordu emango ditu Bilboko aireportuan, eta publikoari ateak ixten dituztenean ere bertan jarraituko dute, orduan egiten baitira mantentze-lanik ikusgarrienak.

'Con la Calle a Cuestas' gaur eskainiko dute, 22:00etan, eitb.eus-ek eta ETB2k.

B2k.