Itxi

telebista

ETB1en, 22:00etan

Puro Relajo taldearen emanaldia, gaur gauean, 'Oholtzan' saioan

A.A.| EiTB

Bere azken lana aurkezteko Oibarko plazan eskainitako kontzertuaz gozatzeko parada izango dugu.

0:25

Larunbat honetan mariatxien musika izango dugu protagonista 'Oholtzan' saioan Puro Relajo taldearen eskutik. Oibarko boskoteak bere herrian eskainitako emanaldiaz gozatzeko parada izango dugu. Abesti ezagunak kantatuko dituzte: 'Ireki Bihotza', 'Allá en el otro mundo', 'Txoria Txori', 'Pajarillo enamorado', 'Nere herriko neskatxa maite', 'Moliendo café', 'Marina Marina' eta 'Se me olvidó otra vez', besteak beste. Maider Caballero eta Laura Nieto abeslariak eta Aritza Abesbatza arituko dira beraiekin.

22:00etan hasiko da Puro Relajoren kontzertua. Aurretik, Mariachi Imperial taldeak Bastidan eskainitako ikuskizuneko pasarte bat eskainiko da.