Itxi

telebista

22:20an

'Appaloosa' filma, gaur gauean, ETB2n

EITB

Ed Harrisek zuzendutako western dramatiko honek aktore-zerrenda paregabea dauka. Haien artean daude Viggo Mortensen, Jeremy Irons edo Ariadna Gil, esate baterako.

  • Filmaren une bateko irudia

    Filmaren une bateko irudia

Appaloosa filma ikusgai izango da gaur ETB2n. Adiskidetasunari buruzko western dramatiko hau Robert B. Parkerren nobelan oinarrituta dago, eta 2008an Ed Harris zuzendariak zinemara moldatu zuen. Film honek aktore-zerrenda oparoa dauka, eta hainbat izen ospetsu topa daitezke bertan, Ed Harris zuzendaria bera, Viggo Mortensen, Jeremy Irons edota Ariadna Gil, esaterako.

Filma 1982an Mexiko Berriko Appaloosa hirian gertatzen da. Bertan, Virgil Cole (Ed Harris) sheriffari eta bere laguntzailea den Everett Hitch-i (Viggo Mortensen) Appaloosa hiri meatzari eta kaotikoa zaintzeko eskatu zaie. Beldurra da nagusi hiri honetan Randal Bragg-en (Jeremy Irons) erruz, nekazari krudel eta boteretsu bat. Bestalde, guztia hankaz gora jarriko du Allison French-ek Appaloosara iristearekin batera, eta bi gizon hauen arteko adiskidetasuna ere jokoan geratuko da.

Ez ezazu galdu Appaloosa filma, gaur, 22:20an, ETB2n!

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema