telebista
8. atala
Tirolinen jokoak ezustekoak izango ditu 'El Conquis'en gaurko atalean
EITB.EUS
Aldaketak etorriko dira hiru taldeen elkarbizitzara 8. ataleko immunitate jokoaren ondorioz. Gainera, duelua 40 metrotik gorako goranzko jumar batean egingo dute.
"El Conquistador del Caribe" saioaren 8. ataleko immunitate jokoan, talde bakoitzeko bi kidek tirolina bat eraiki beharko dute, gero bertatik taldeko gainerako kideak igarotzeko, oihanaren erdian dagoen urmael bat zeharkatuz. Taldeek 30 minutu izango dituzte soka tenkatu eta ahalik eta lagunik gehien igarotzea lortzeko. Talde urdineko hautatuak Guille eta Andrea izango dira, talde berdekoak Gotzon eta Aiora, eta gorrikoak Maritxu eta Unai. Gorrien aukeraketan, Ana haserretu egingo da.
Jokoaren zailtasuna dela eta, nahasmena egongo da hiru taldeetan erabakitzeko orduan, eta, ondorioz, aldaketak izango dira hiru taldeen elkarbizitzan.
Duelua ere abenturaren lehen etapako gogorrenetakoa izango da. Lehiakideek 40-45 metro inguruko goranzko jumar bat egingo dute, zuhaitz erraldoi baten goiko aldera iristeko.
Ez galdu "El Conquistador del Caribe" saioaren 8. atala, gaur gauean, "Eguraldia" saioaren ostean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Orain arteko atal guztiak, berriz, EiTB Nahieran atarian daude ikusgai.