Itxi

telebista

A las 22:30

'La modista' filmaren estreinaldia, gaur gauean 'La Noche De...' saioan

EITB

Saioak, gainera, Sharon Stone aktorea hartuko du protagonista eta Clint Eastwooden esaldirik ospetsuenak eskainiko ditu.

  • Argazkia: ETB. Felix Linares.

    Felix Linares, 'La Noche De...' saioko aurkezlea.

Gaur gauean, 'La Noche de...'k El modista filma estreinatuko du telebistan. Australian, 50. hamarkadan girotutako pelikula da eta Kate Winslet aktorea da protagonista. Parisen urte luzez lan egin duen dotorezia handiko modista baten paperean ikusiko dugu Winslet. Ibilbide arrakastatsuaren ostean, bere jaioterrira itzultzea erabakiko du, zabalik jarraitzen duten zauriak sendatu eta herritik joatera behartu zutenen gaineko mendekua hartzeko asmoarekin. Judy Davis, Hugo Weaving eta Liam Hemsworthek osatzen dute aktore zerrenda.

Saioak, gainera, Sharon Stonen 60. urtebetetzea hizpide hartuta, aktorearen ibilbidea errepasatuko du, azkeneko urteetan egin duen geldialdi profesionalaren arrazoiak topatzeko.

Horrez gain, akzio pelikula ezagun batean egin dituzten Euskadiri buruzko erreferentziak azalduko ditu Los vascos conquistan Hollywood atalak. Harrigarria dirudien arren, pelikula gaztelaniara bikoiztu zutenek erreferentzia hauek guztiz aldatu zituzten.

Amaitzeko, Felix Linaresek Clint Eastwooden esaldirik onenak azalduko ditu Tu frase favorita atalean.

'La Noche de... La modista' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea