Itxi

telebista

22:30ean

'Lolo, el hijo de mi novia' komediaren estreinaldia, gaur gauean, 'LND'n

EITB

Saioak, gainera, Alicia Vikander eta Michael Caine aktore ezagunen inguruko erreportajeak eskainiko ditu.

Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak Lolo, el hijo de mi novia komedia frantsesa estreinatuko du telebistan. Julie Delpy aktore, zuzendari, gidoigile eta abeslariak idatzi eta zuzendutako filma da, eta Delpy bera da protagonista, Dany Boon, Vincent Lacoste eta Karin Viard aktoreekin batera. Felix Linaresek horren datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.

Saioak, halaber, Tomb Raider pelikularen bertsio berria izango du hizpide, eta Alicia Vikander aktore protagonistaren ibilbidearen errepasoa egingo du.

Bestalde, P'haberse matao atalak pelikulen filmazioetan aktoreek izan dituzten istripuak erakutsiko ditu. Aste honetako protagonistak Nicole Kidman, Ewan McGregor eta Jean-Claude Van Damme izango dira.

Amaitzeko, aste honetan, martxoaren 14an, Michael Caine aktoreak 85 urte beteko dituenez, eskarmentu handiko aktore honen ibilbide profesionala errepasatuko du saioak.

'La Noche de... Lolo, el hijo de mi novia' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, eitb.eus-en eta ETB2n.