Itxi

telebista

Audientzia

Astearteko 'Atrápame si puedes' bere historiako atalik ikusiena

EITB

Astearteko atalak %16,4ko audentzia-zatia eta 193.000 ikus-entzule lortu zituen

  • Iñaki Urrutia, saioaren aurkezlea

    Iñaki Urrutia, saioaren aurkezlea

Astearteko 'Atrápame si puedes' saioa lehiaketaren historiako emanaldirik ikusiena izan zen. Atalak %16,4ko audientzia zatia lortu zuen eta 193.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Saioak datu bikainak lortu ditu denboraldi honetan, eta batez beste, %13,2ko audientzia zatia eta 148.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan ditu.

'LND'k ere datu bikainak

Felix Linaresek aurkeztutako 'LND'  saioak, halaber, audientzia datu bikainak lortu zituen astearte gauean, eta 2015eko abendutik hona saioaren atalik ikusiena izan zen. Emanaldiak %14,2ko audientzia zatia eta 222.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zituen. Gainera, saioaren ondorengo pelikulak, Primavera del 41, %12,0ko audientzia zatia izan zuen

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea