08:47

telebista

'El Conquis'en 11. atala

Bankete kanibala, gaur gauean, 'El Conquistador del Caribe' saioan

EITB

Kanibalen immunitate jokoan hiru gozamen izango dituzte lehiakideek dastatzeko: koktel bat, hasierako platera eta plater nagusia, txerria.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Ezusteko gutxik alaitu dezakete eguna jateko gonbidapen batek beste, kontuan jausi arte "El Conquistador del Caribe" saioan zaudela eta abentura honetan opariek ez dutela seinale ona adierazten. Instant batean, inor ez da gose eta mundu guztia saiatzen da ezkutatzen. Hori dela eta, beste talde bateko norbait gonbidatu beharko dute bazkarira.

Zorioneko lehiakideek (Karibeko tenperatura altua eta hezetasun izugarria dela eta ez dira derrigortuta egongo etiketa-jantzia janztera) sorpresa handia hartuko dute; izan ere, kanibalen immunitate jokoko menua uste dutena baino askoz zaporetsuagoa izango da.

Gosea egiteko, Karibeko koktel batekin hasiko da otordua: "Fuego en el alma" ("Sua ariman"), Antioquíako pattarra oinarri duen edari afrodisiakoa, kanpoko tenperatura fresko bihurtzen duena.

Lehen platerak ez du inor epel utziko: "Espaghetti alla fuga", oihaneko zizare konbinatu ederra junglako bufaloaren gazta leunez ondua.

Eta plater nagusi bezala, "Chancho criollo caribeño bleu" ("Txerri kreole karibearra") delakoa sagardotegietan bezala gutxi eginda, Euskal Herrian hain gustuko dugun erara.

Zalantzarik gabe, asteleheneko atalean ez da kexarik egongo eta gainera ziurtasun osoz jakingo dugu nor den gose eta nor ez. On egin!

Ez ezazu galdu "El Conquistador del Caribe" saioaren 10. atala, gaur, "Eguraldia" saioaren ostean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Orain arteko atal guztiak, berriz, EiTB Nahieran atarian daude ikusgai.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Floorren arauak Ezarrita dagoenaren aurkako arauak ezartzen Floorren arauak
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena