Publizitatea
Itxi

2018/03/24

09:00

telebista

Larunbatean

Ander Gonzalezek Betelura egingo du bisita, gaur, 'Historias a Bocados' saioan

A.E.|EiTB

Sukaldaritzarekin zerikusia duten bertako bizilagunen historiak ezagutuko ditu.

  • Ander Gonzalez, Ibarran egon zenean. (Argazkia: EiTB)

    Ander Gonzalez, Ibarran egon zenean. (Argazkia: EiTB)

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ander Gonzalez Betelun izango da larunbateko 'Historias a Bocados' saioan, sukaldaritzarekin zerikusia duten bertako bizilagunen historiak ezagutzeko.

Nafarroako udalerri honetako bizilagun askok basoan egiten du lan. Ander Gonzalezek Jesus Gonzalez ezagutuko, eta honek zuhaitzak mozteko tresnen eta tekniken berri emango dio.

Juan Alonsok, berriz, gurpil tailerra dauka Betelun, ez nolanahikoa. Bere furgonetan eramaten ditu lanabes guztiak eta bere zerbitzua behar duten guztienganaino mugitzen da.

Beteluko urak ere oso ezagunak dira, bertan izan zen bainuetxeak eta dauden iturriak eman diote sona. Feliciano Buldain bainuetxean mantenu lanetan aritu zen eta sukaldariari haren historia ospe eta gainbehera kontatuko dio.

'Historias a Bocados de Betelu' larunbatean 20:00etan dago ikusgai, eitb.eus.en eta ETB2n.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;