telebista
22:30ean
'La Doctora de Brest' filmaren estreinaldia, gaur gauean, 'La Noche De...' saioan
EITB
Saioak, gainera, Cameron Diaz eta Charlton Heston aktoreak izango ditu protagonista.
Gaur gauean, 'La Noche de…' saioak La Doctora de Brest benetako gertakarietan oinarritutako pelikula estreinatuko du telebistan. Botika batek, albo ondorio bezala, pazienteen heriotza eragin zezakeela jakin ondoren, Frantziako mediku batek industria farmazeutiko boteretsuaren kontra hasitako borroka azaltzen du filmak.
Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofiziala ireki zuen lana Emmanuelle Bercot zinemagileak zuzendu zuen, eta Sidse Babett Knudsen, Benoît Magimel, Charlotte Laemmel eta Isabelle De Hertogh aktoreak ditu protagonista. Felix Linaresek filmatzeko lanen eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu pelikula eskaini aurretik.
Bestalde, Cameron Diaz aktorea izango da aste honetan ¿Quién sabe dónde? atalaren protagonista. Halaber, Charlton Hestonen heriotzaren hamargarren urteurrenean, aktore mitiko horren bizitza errepasatuko du Los Archivos de La Noche de… atalak.
'La Noche de… La Doctora de Brest' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, eitb.eus-en eta ETB1en.