telebista
Debatea
Igor eta Tutan magoa, gaurko 'El Conquis' saioan protagonista
EITB
Patxi Alonsok berriz aurkeztuko du debatea eta abenturako azken bi kanporatuak izango ditu gonbidatu.
Gaurko 'El Conquis' debatearen nobedaderik nabarmena Patxi Alonso aurkezlearen itzulera izango da. Saioak, halaber, abenturako azken bi kanporatuak izango ditu gonbidatu: Tutan magoa eta Igor Murga. Bi lehiakideek ezin izan zuten piolet eta palmeren duelua gainditu eta etxerako bidea hartu behar izan zuten.
Murchanteko magoaren nortasunaren bi ezaugarriak agerian geratu dira abenturan: umore ona eta biziraupenerako gaitasuna. Krasik kanpamendura itzultzean, Telmo eta lau kidez osaturiko Samulu taldearen etorkizuna ezagutuko dugu. Desegin egingo al da taldea ala talde bezala lehiatzen jarraituko dute aste bat gehiago?
Igorren kasuan, berebat, Eneko Portugaleteko ertzainaren kanporaketarekin nahigabetuta gelditu ote zen eta kanpamendura heltzean bere buruari errua botatzen jarraitu ahal zuen erakutsiko dute.
Asteleheneko atalak izan zituen gazi-gozoak aztertzeko, gainera, Juanito Oiarzabal, Isa, Nakor, Carol, David Seco eta Isma izango dituzte saioan. Joseinak, bere aldetik, musika jarriko du, Ainhoak txio eta sare sozialetako komentariorik onenak bilduko ditu eta Humberto Gutierrez beste imitazio dibertigarri batekin azalduko da.
'El Conquis' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.