telebista
15:00etatik aurrera
Miguel Indurain Saria, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB
Ondoren, Promozio Txapelketaren Finala eskainiko da zuzenean, Agirre-Iturriaga eta Etxeberria-Jaunarena bikoteen artean.
Larunbat honetan, martxoak 31, ETB1ek eta eitb.eus-ek Miguel Indurain Saria eskainiko dute zuzenean, 15:00etatik aurrera. Lasterketaren 21. edizio honek Lizarrako erdigunean helmuga duen 186 kilometroko ibilbidea izango du, eta azkeneko 70 kilometroetan hiru mendate gogorrei aurre egin beharko diete txirrindulariek: Guirguillano (lehen mailakoa) eta Lezáun eta Erául (bigarren mailakoak). Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Alfonso Arroiok egingo dute emanaldiaren kontakizuna zuzenean.
Txirrindularitza emanaldiaren ostean, Iruñeako Labrit pilotalekuarekin bat egingo dute Euskal Telebistako kamerek zuzenean, Agirre- iturriaga/ Etxeberria- Jaunarena bikoteen arteko Promozio Txapelketaren finala eskaintzeko. Gainera, Retegi Bi- Merino II/ Laso- Ladis Galarza partida ere izango da ikusgai. Josetxo Lizartzak, Jokin Errastik eta Xabier Anduezak egingo dute kontakizuna, arratsaldeko 17:45etik aurrera.