Itxi

telebista

22:30ean

'Operación U.N.C.L.E.' filmaren estreinaldia, gaur gauean, 'La Noche De...' saioan

EITB

Guy Richiek zuzendutako filmak Henry Cavill, Armie Hammer, Alicia Vikander, Elizabeth Debicki eta Hugh Grant aktoreak ditu protagonista.

Gaurko 'La Noche de…' saioak Operación U.N.C.L.E. akzio filma estreinatuko du telebistan. Gerra Hotzaren garaian, 60ko hamarkadan girotutako pelikula da eta Guy Ritchie zinegile ospetsuaren gidaritzapean, Henry Cavill, Armie Hammer, Alicia Vikander, Elizabeth Debicki eta Hugh Grant aktore ezagunak dira protagonista.

CIAko Napoleon Solo eta KGBko Ilya Kuryakin agente sekretuen abenturak azaltzen ditu pelikulak. Beraren desberdintasunak alde batera utzi eta elkarrekin lan egitera behartuko dituzte, nazioarteko oreka ahula hausteko planak dituen organizazio kriminal batekin amaitzeko.

Felix Linaresek pelikularen filmazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.