telebista
22:30ean
Lagunartean praktikatzen diren kirolak, gaur gauean, 'Con la Calle a Cuestas' saioan
EITB
Taldean praktikatzen diren hainbat kirol ezagutuko ditu saioak aste honetan, horien artean, txirrindularitza, patinajea, boloak, arrauna eta martxa nordikoa.
Euskal Herrian kirola taldeka egitea oso ohikoa da eta gaurko 'Con la Calle a Cuetas' saioak hainbat adibide eskainiko dizkigu. Txirrindularitza, besteak beste, gure herrialdean oso errotuta dagoen kirola da. Ehunka txirrindulari ateratzen dira astebururo errepidera, eta aste honetako saioa, talde horietako batekin arituko da.
Kirola egin ostean, oso ohikoa da edateko edo jateko zerbait hartzea sari moduan. Hori da adibidez, arratsaldero Donostian patinatzera ateratzen den lagun-taldearen kasua. Patinatzean, kaloriak erre eta adrenalina kanporatzen dute, eta ondoren, erlaxatzeko, elkarrekin garagardo batzuk hartzera joaten dira.
Bestalde, Bilbo Ezkerraldean oso zabalduta dagoen boloetara jolasteko modalitatea ezagutuko du saioak: katxete era. Gorostiza 33 taldeko kideek gustura praktikatzen duten kirola da. Oporraldiaren ostean, entrenamenduetara itzuli dira eta ospatzeko, barbakoa handi bat prestatuko dute talde osoarentzat.
Kirola egiteko adinik ez dagoela erakusteko asmoarekin, Sestaoko arraunlari beteranoen taldearekin arituko da 'Con la Calle a Cuestas' saioa, eta horrez gain, geroz eta ezagunagoa den martxa nordikoa egiten dutenekin ere izango da.
'Con la Calle a Cuestas' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.