Itxi

telebista

22:30ean

Udaberria iritsiko da gaur gauean 'Con la Calle a Cuestas' saiora

EITB

Halaber, Elizondoko Udaberriko Azoka eta Ordiziako Artzain Eguna ezagutuko dituzte, besteak beste.

Inoiz iritsiko ez zela zirudien arren, negu hotz eta luzearen ostean, azkenean iritsi da udaberria Euskal Herrira, eta gaurko 'Con la Calle a Cuestas' saioa urtaro honetan egiten diren azoka eta jaietan egongo da. Hasteko, Elizondoko Udaberriko Azokan izango da. Bertan, ehunka pertsona biltzen dira urtero giro ezin hobean, eta azokaren baitan antolatzen diren ekitaldien artean, gure herrialdeko ahari lehiaketarik garrantzitsuena nabarmentzen da.

Abereak ez dira Elizondon bakarrik protagonista. Negua beheko zelaietan eman ostean, udaberria heltzean transhumantzia egiten dute, eta mendira eramaten dituzte bertako bazka goza dezaten. Ordiziako Artzain Egunean, herriko erdialdetik pasatzen dira ardi eta ahariak mendirako bidean. Jai giro handia sortzen da orduan, eta bertan izango da osteguneko saioa.

Udaberria, gainera, lore, zelai eta baratzeekin lotuta dago. Garai honetan, udako hainbat barazki landatzen dira; letxugak, tomateak, pepinoak eta kuiatxoak, tartean. Ortuzainekin izango da osteguneko 'Con la Calle a Cuestas' baratze eta zelaietan egiten duten lana gertutik ezagutzeko.

Urduñako bizilagun bat bere herriko lorategiak zaintzeaz arduratzen da. Beste urduñar batzuekin batera, haziak bildu eta lorategi publikoetan landatzen dituzte.

'Con la Calle a Cuestas' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.