Itxi

telebista

22:30ean

'Capitán Phillips' pelikula, gaur gauean, 'La Noche De...' saioan

EITB

Saioak, gainera, Laetitia Casta, Clint Eastwood eta Alfredo Landari buruzko erreportajeak eskainiko ditu.

Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak Capitán Phillips benetako gertakarietan oinarritutako pelikula eskainiko du. Tom Hanks aktore protagonista Richard Phillips Ameriketako Estatu Batuetako merkataritza nabigazioko kapitaina izango da, eta Somaliako piratek haren ontzia, tripulazioa barne, bahituko dute. Paul Greengrass zinemagileak gidatutako filma da, eta Oskar sarietan sei izendapen lortu zituen, film, gidoi eta editatze onenarena tartean. Berebat, Brakhad Abdik bigarren mailako aktore onenaren izendapena jaso zuen. Felix Linaresek pelikula filmatzeko lanen eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.

Saioak, gainera, Laetitia Casta aktorearen ibilbidea errepasatuko duen erreportaje interesgarria eskainiko du. Bestalde, Frases de película atalak Cilnt Eastwood hartuko du protagonista.

Amaitzeko, Alfredo Landa aktorea gogoratuko du 'LND'k haren heriotzaren bosgarren urteurrenean. Landak egindako komediekin barre egingo du saioak, eta aktoreak Euskal Herriarekin zuen harreman estua azalduko du.

'La Noche de... Capitán Phillips' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, eitb.eus-en eta ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista