Itxi

telebista

22:15etatik aurrera

Iñaki Urdangarin eta Altsasu, '360º: Tú Decides' saioan hizpide

EiTB

Pedro Horrach, Urdangarin kasuko fiskal ohia, eta Pilar Eyre kazetaria elkarrizketatuko dituzte. Halaber, Bel Pozueta, Altsasuko 8 gazteetako baten ama, izango dute platoan.

  • '360º: Tú decides' saioko aurkezleak. Argazkia: EiTB

    '360º: Tú decides' saioko aurkezleak. Argazkia: EiTB

Gaurko '360º: Tú decides' saioan, aste honetako hainbat aktualitate gai jorratuko dituzte. Iñaki Urdagarini bost urteko kartzela zigorra jarri diote, zerga delituak, prebarikazioa, iruzurra, diru publikoaren erabilera bidegabea eta influentzia trafikoa leporatuta. Astelehena baino lehen sartu beharko du kartzelara, baina zigorraren berri izan ondoren, Genevara, bere bizilekura, itzuli da, kautelazko neurririk gabe. Bien bitartean, kartzelan jarraitzen dute Altsasuko 8 gazteek, agenteen kontrako atentatua, lesioak, desordena publikoak eta mehatxuak egotzita. Manifestazioa deitu dute larunbaterako Iruñean, egoera salatzeko. Halaber, orain gutxi jakin da Fiskaltzak sententziari helegitea aurkezteko asmoa duela, terrorismoa egotzita. Horretaz arituko dira programan parte hartzen duten 50 herritarrak eta Tito Irazusta, Olga Rodriguez, Raquel Ecenarro eta Fernando Palacios solaskideak.

Berebat, Pedro Horrach, Urdangarin kasuko fiskal ohia, eta Pilar Eyre kazetaria elkarrizketatuko dituzte. Halaber, Bel Pozueta, Altsasuko 8 gazteetako baten ama, izango dute platoan.

'360º: Tú Decides' saioa gaur, ekainaren 15ean, 22:15ean izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista