Itxi

telebista

Zinema

'1944' filma, gaur gauean, ETB2n

EiTB

Elmo Nüganen zuzendariak Bigarren Mundu Gerraren inguruko istorioak jaso ditu drama honetan. Estonia ekialdeko gerra-tokian jazotako gertaerak islatzen ditu.

1944 (2015) filma izango da ikusgai, gaur, ETB2n. Elmo Nüganen zuzendariak Bigarren Mundu Gerraren inguruko istorioak jaso ditu drama honetan. Pelikula honetan parte hartzen duten aktoreen artean Märt Pius, Mait Malmsten, Ain Mäeots, Magnús Mariuson, Kristjan Sarv edota Maiken Schmidt nabarmendu daitezke, besteak beste.

1944, Bigarren Mundu Gerraren azken urtean. Ekoizpen honek Estonia ekialdeko gerra-tokian, Europak Errusiarekin topo egiten duen mugan jazotako gertaerak islatzen ditu. Estoniako biztanleak anai-arrebak sentitzen dira euren artean, baina gerraren ondorioz, soldadu batzuk beraien borondatearen aurka armada gorrian sarrarazi zituzten, beste batzuk, ordea, alderdi naziarekin bat egin eta SSen aurka dabiltza. Horrek guztiak Estoniako gizartea bitan banatzen du. Film honetan, gerrako gertaerak soldaduen begietatik kontatzen dira, eta narrazioko pertsonaia bakoitzak erabaki zailak hartu beharrean ikusten du bere burua.

Ez ezazu galdu 1944 filma, gaur gauean, 22:10ean, ETB2n!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema