Itxi

telebista

Audientzia

'El libro de los negros' bere ordu tartean nagusi, % 13,0ko audientzia zatiarekin

EITB

Telesailaren amaiera gaur gauean izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n.

  • Félix Linares, 'La Noche De...' saioko aurkezlea

Astearte gaueko 'La Noche De...' saioak El libro de los negros telesailaren lehen hiru atalak eskaini zituen audientziaren harrera bikainarekin. Filmaren emanaldia bere ordu tartean nagusi izan zen % 13,0ko audientzia zatia bereganatuz. Halaber, 128.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Felix Linaresek aurkeztutako 'LND' saioak, bere aldetik, % 10,2ko audientzia zatia eta 194.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zituen.

El libro de los negros ekoizpenak Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Gerraren garaiko liburu bati egiten dio erreferentzia. Britainiarren alde borrokatu ziren esklabo beltzen izenak bildu zituzten bertan, eta gerra amaitu ostean, askatasuna lortuko zutela eta Kanadako lurraldeetako kolono bihurtuko zirela agindu zieten. Telesailak aktore bikainak ditu, Cuba Gooding Junior, Ben Chaplin, Louis Gassett eta Aunjaunue Ellis, besteak beste.

ETB2k gaur gauean eskainiko du telesailaren amaiera, 22:30ean.