Itxi

telebista

22:30ean

'Vascos por el mundo' Edinburgon izango da gaur gauean

EITB

Soraya Vegas kazetariak Eskoziako hiri honetan bizi diren euskaldunak ezagutuko ditu.

  • Nerea eta Jox, 'Vascos por el Mundo' saioan. (Argazkia: EiTB)

    Nerea eta Jox, 'Vascos por el Mundo' saioan. (Argazkia: EiTB)

'Vascos por el Mundo' Edinburgon izango da gaur, abuztuak 13. Eskoziako bigarren hiririk handiena da, eta turista euskaldun asko jasotzen ditu. Soraya Vegas kazetaria bertara joango da, Eskozian bizi diren euskaldunak ezagutzera. Edinburgon eta Glasgown bizi diren protagonistekin izango da. Haien hitzetan, Edinburgok Donostiaren antza du eta Glasgowk, berriz, Bilborena.

Carlos eta Jaione Nafarroakoak dira, eta Jaioneren lanarengatik joan ziren Edinburgora. Beraiekin, hiriko alde zaharra ezagutuko dute, baita bertako kalerik ezagunena ere: Royal Mile. Gainera, Edinburgoko janari tipikoa probatuko dute: haggis-ak.

Veronica Portugaletekoa da, eta duela bederatzi urte heldu zen Edinburgora. Horren bizitza asko aldatu da Eskozian, eta oso zoriontsu bizi dela dio. Michelin izarra duen jatetxe batean ari da lanean, eta XVII. mendeko baratze bat lantzen du. Hiriko iparraldea ezagutuko dute horrekin, Newhaven portuan izango dira eta hondartzako ur hotzetan bainatuko dira.

Nerea eta Jax Glasgown bizi diren bi lagun dira. Bertako unibertsitatean ikasi dute luzaroan, eta hiria ondo ezagutzen dute. Besteak beste, Stirling gaztelura eramango gaituzte, eta William Wallace nor izan zen azalduko digute.

Paul protagonisten artean gazteena da. Falkland uharteetan bizi da. Xarma berezia duen tokia da, eta herriko gazteluan munduko tenis pistarik zaharrena dago.

'Vascos por el mundo' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.